N O W
· Publikoaren saria Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azokako dantza-ikuskizun onenari.
· Espainiako Antzoki Sareko Ballet, Dantza eta Mugimendu Arteen Batzordeak gomendatutako ikuskizuna.
Parentesi bat denboran. Aspaldi sortutako itxaropenei eta benetan lortutakoari buruz hausnartzeko gune bat.
Piezaren abiapuntua honako hau da:
Arrano erreal amerikarra bere espezieko bizitza luzeena duen hegaztia da, 70 urte ere bizi da.
40 urterekin, bere azazkal makur eta malguek ez dute lortzen elikatzen den harrapakinei heltzea, bere moko luze eta zorrotza bularraren kontra apuntatuz okertzen hasten da modu arriskutsuan, eta bere hegalak, zahartuak eta luma lodiek astunak, hegan egitea oso lan zaila da.
Orduan, arranoak erabaki bat hartu behar du eta bi aukera baino ez ditu: hiltzen uztea, edo ehun eta berrogeita hamar egun inguru iraungo duen berritze prozesu mingarri bati aurre egitea.
Prozesu hori mendi baten goialderantz hegan egitean datza, eta horma batetik gertu dagoen habia batean babestea, hegan egin beharrik ez izateko. Orduan, arrano babestua bere mokoa paretaren kontra jotzen hasiko da, erauztea lortu arte. Behin moztuta, beste moko bat jaio arte itxaron beharko du, eta gero azazkal zaharrak kendu beharko dizkio.
Azkazal berriak jaiotzen hasten direnean, bere luma zaharrak moko berriarekin erauzteko unea izango da. Bost hilabete oso gogorren ondoren, errege arranoa garaile aterako da berritze hegaldi ospetsua eginez, eta orduan 30 urte gehiago izango ditu bizirik.